Martxoaren 3tik 13ra bitartean egingo dituzte Okondoko auzo batzarrak. Udalak bertatik bertara ezagutu nahi ditu auzuneen beharrak eta, halaber, herritarren ideiak jaso nahi ditu.
Guztira, hiru kokapen egongo dira eta 19:00etan hasiko dira hitzordu guztiak.
Honako hauek izango dira batzarren deialdiak:
- Martxoaren 3an: San Roman, Landeta bidea eta Ugalde. San Romango Eskolan izango da bilera.
- Martxoaren 4an: Agirre-La Ventilla, Laburu bidea, Izega, San Prudencio. San Romango Eskolan izango da bilera.
- Martxoaren 5ean: Aretxaga, Ziario, Lanbarri, Gorostiola, Zudubiarte. Erretiratuen klubean izango da bilera.
- Martxoaren 6an: Irabien, Olabarrieta bidea. Erretiratuen klubean izango da bilera.
- Martxoaren 10ean: Garaikoetxea, Malkuartu bidea, Untzabetxi. Kultura Etxean izango da bilera.
- Martxoaren 11n: Arenalde, J. Pablo Ulibarri. Kultura Etxean izango da bilera.
- Martxoaren 12an: Villatxika, Goikoetxea, Unzalde. Kultura Etxean izango da bilera.
- Martxoaren 13an: Basoaldu bidea, Jandiola. Kultura Etxean izango da bilera.