Atzo izan zen Okondoko inauterietako zita nagusia. Eskolako ikasle eta langileek desfilea egin zuten eskolatik frontoira. Bertan igaro zuten arratsaldea, txokolatea jaten, eskulanak egiten eta familientzako kontzertuan dantzatzen.
Astelehenean egingo dute inauterietako egitarauko bigarren eta azken ekintza. 'Bubble balls' pilotekin jolasteko aukera egongo da frontoian bertan, 11:00etatik 14:00etara.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte