Bigarren asteburuan sartu da Aiara Biraren XXXV. edizioa. Okondotik abiatuta erlojuaren kontrako froga izango dute gaurkoan kadete mailako txirrindulariek. Hain zuzen ere, Markuartuko aldapa gogorrei egin beharko diete aurre.
Jardunaldi erabakigarria izango da gaurkoa. 16:00etatik hasita, 30 segundoko tarteetan aterako dira kirolariak irteera lerrotik. Dario Gimeno liderra izango da azkena, 17:43ean.
1,8 kilometroko luzera du soilik gaurko ibilbideak, baina tartean %14ko desnibela duten aldapak gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Antolakuntzatik "suzko proba" bezala definitu dute jardunaldia.
