Okondoko EH Bilduk aldarrikatu du berari esker aukera egongo dela baserrietan etxebizitza bat baino gehiago egoteko

Erredakzioa 2025ko mai. 16a, 11:37

Ugalde auzoko baserri bat. / AFA

Okondoko EH Bilduk mozioa sartu zuen apirilean, baserriek bi etxebizitza edo gehiago hartzeko.

Okondoko EH Bilduk aldarrikatu du bere ekimenari esker Udal Arau Subsidiarioak aldatuko dituztela, baserrietan etxebizitza bakarra baino gehiago ezartzeko.

Horretarako, koalizioak mozioa aurkeztu zuen apirileko udalbatzan eta, azkenean, EAJk eramandako testua onartu dute.

EH Bilduk azpimarratu du neurriak bi helburu dituela. Alde batetik, udalerrian etxebizitza eskuratzeko aukerak handitu nahi dituzte, eraikinetan elkarbizitzarako unitateak biderkatuta.

Bestetik, herriko baserriak mantentzea dute xede. "Okondoko baserriak, gure ondarea, hondatzen eta behera etortzen ari direla ikusten dugu, eta ezin dugu hori onartu", adierazi du Joseba Ruiz EH Bilduko bozeramaileak.

Horrez gain, koalizioak eskatu dio udal gobernu taldeari babestutako baserrien katalogoa osatzeko, ahalbidetzeko etxebizitza bat baino gehiago hartzea.

Azkenik, Foru Aldundiari exijitu diote "programak abian jar ditzala lurraldeko toki erakundeek etxebizitzak erosi eta birgaitzeko, alokairu sozialerako eta/edo gazteentzako etxebizitzak egiteko". EH Bilduk gogoratu du Foru Gobernuak 2025eko Arabako aurrekontuetarako lortutako akordioan jasota dagoela programa horiek abiatzeko konpromisoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide