Almudena Otaola oso pozik eta eskertuta dago larunbatean egindako liburu aurkezpenarekin. Izan ere, 100 herritarrek baino gehiagok bete zuten eliza eta, hori gutxi balitz, Estankoan salgai zeuden ale guztiak agortu zituzten. Kaitin Allendek egin zituen aurkezle lanak.
Hain zuzen, solasaldiaren ondoren ilara handia sortu zen idazleak jarritako mahaiaren aurrean, liburuak sinatzeko.
Jendetzak ezustean harrapatu zuen Otaola: "Txikitako lagunak eta lagun berriak, lankideak, alderdiko jendea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria bera etorri ziren".
Ekitaldian parte hartu zuen jendearentzako esker hitzak baino ez ditu egileak eta orain espero du El legado que seremos eleberriaren irakurleek berarekin partekatzea euren iritzia.