Ander Urquiza Club Tenis Llafranc-en, Gironan, egon da azken egunetan Espainiako Tenis Txapelketan parte hartzen. Okondoarra pozik itzuli da egindako lanarekin kadete kategorian.
Izan ere, Euskadiko ordezkari bakarra izan da garaipenak eskuratzeko orduan. Hain zuzen, gazteak bi partida irabazi ditu bakarrik jokatu duenean. Aurretiko kanporaketetan bi aurkari menperatu zituen. Lehenik eta behin Alex Fraderari irabazi zion eta horretarako hiru orduko norgehiagoka behar izan zuen.
Bigarren garaipena Joan Roselloren kontra izan eta partidak bi ordu eta erdi iraun zuen.
Hirugarren hitzorduan Samuel Alejandro Mendoza izan zuen aurrean eta ondo hasi zen lehia. Lehen seta, berez, okondoarrarentzat izan zen, baina rankingean 300. dagoen madrildarrak hurrengo bi setak eskuratu zituen, baina hiru ordu behar izan zituen, guztira, horretarako.
Bikoteka
Bikoteka ere lehiatu zen Urquiza eta, kasualitatez, Samuel Alejandro Mendoza izan zuen kide. Koadro nagusian sartzea lortu zuten eta final-zortzirenetara heldu ziren.