Txakolin jaia ospatu dute beste urte batez Okondon, eta giro hobezina sortu da goizetik San Bartolome plazan. Astobiza, Garate, Eukeni eta Artomaña upategietako txakolinez gain, tokiko ekoizleen produktuak dastatzeko aukera ere izan da.
Gorka Aginagalde izan da aurtengo aitabitxia, eta ez du zalantzarik izan: "Ez gipuzkoarra, ezta bizkaitarra ere, onena Arabako txakolina!".