Ander Urquizak beste bi txapelketa irabazi ditu udan

Aitor Aspuru Saez 2025eko abuztuaren 26a

Ander Urquiza Pegon lortutako garaikurrarekin. /A.U.P.

Tenis jokalariak Valentziako Diputazioak antolatutako txapelketa lortu zuen abuztu hasieran eta bestea Alacanten hilaren erdialdean.

Ander Urquiza gazte okondoarrak sendo jarraitzen du bere ibilbidea tenisean. Abuztuan bi garaikur berri gehitu dizkio bere palmaresari eta jadanik 393. kokatu da Espainiako Estatuko rankingean. Bere inguruak oso positiboki baloratu du sailkapena, 16 urte dituela eta lehenengoa Carlos Alcaraz dela aintzat hartuta.

Valentziako Diputazioko Young Tennis Tourreko zirkuituko txapelketa izan da bereganatu duen lehena, abuztu hasieran. Horretarako Jerónimo Padro Londoño kolonbiarra menderatu behar izan zuen final luze eta gogor bat jokatuta. Partidak bi ordu eta erdi iraun zuen eta Super Tie Breaken 10-8  irabazi zuen aiaraldearrak.

Abuztuaren erdialdean Alacanten izan zen berriro lehena Urquiza. Pegoko tennis klubak antolatutako lehiaketan Daniel Denislavov Davernyashk bulgariarrari irabazi zion 2-6, 6-3 eta 10-0. Finala ordu eta erdi baino gehiagoz luzatu zen.

Irabazi ez, baina eskarmentu aparta

Edonola ere, kirolean dena ez da irabaztea eta, maiz, galduta ikasten da gehiago. Hori gertatu zitzaion Urquizari Valentzian lehiatutako Champions Bowl Cup Zirkuitu Nazionalaren Masterraren 16 azpiko kategorian.

Gaztea finala jokatzera heldu zen Tenis Centerren instalazioetan, baina Pedro Montero ezin izan zuen gainditu azken norgehiagokan. Hori bai, jokalari horrek 108. postua dauka ranking espainiarrean.

Zilarrezko dominarekin batera, lorpena izugarriak izan zituen Urquizak, eta finalaurrekoetan Jordi Climent kanporatu zuen. Valentziar hori 118. dago rankingean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide