Larunbatean eta igandean jokatu zuten Euskal Herriko 24 taldek Okondo Cup futbol lehiaketa. Antolatzaileek azpimarratu dute kiroltasun giroa egon zela eta jende ugari bertaratu zela partidak ikustera. Halaber, publikoari zein parte hartzaileei eskerrak eman dizkiete.
Emaitzei dagokienez, 2014ko kimuen artean Deportivo Alaves kluba gailendu zen. 2015eko kimuen kategorian, aldiz, Santutxu izan zen onena. Igandean heldu zen benjaminen txanda eta kasu horretan Basauri F. E. izan zen garaile.
Argazkiak: Okondo Cup