Askiola Okondo futbol klubak larunbatean hasiko du bere ibilbidea lehiaketa ofizialean. Izarran izango da zita 15:45ean. Aurten sortutako taldeak jarduera berriak eman nahi dizkio herriari, bereziki asteburuetan, jende berria erakarrita. Halaber, horrekin batera, Okondoko futbol zelaiari erabilera ematea da euren helburuetako bat.
Proiektuaren sustatzaileek uste dute urte gehiegi igaro direla herrian horrelako klubik egon gabe eta bazela garaia aukera hori emateko. Printzipioz, bitarteko urriak dituztenez, senior taldea baino ez dute sortu eta 2025/2026 denboraldian preferente mailan arituko dira.
Denboraldiari dagokionez, espero dute lehen fasea jokatu eta gero, igoera ligaxkan lehiatzea, "ilusioa sortzeko eta lehiakorra izateko kanpaina osoa". Lehiaketaren lehen partean eskualdeko derbi bakarra izango dute Amurrio Bren kontra eta bigarrenean espero dute Giltzarraporen aurka jokatzea.
Kirol ekimena sustatu dutenen xedea bada taldea egonkortzea, erakustea proiektu iraunkorra sortu nahi dutela eta jende gehiago batzea hurrengo denboraldian, indartsuagoak izateko.
Babesa
Asmo horiek betetzeko ezinbestekoa dute bazkideen ekarpenak jasotzea. Hori dela eta, bazkide kanpaina abiatu dute. Interesdunek 40 euroko kuota ordaindu dezakete eta hori egiteko 695 96 33 61 edo 637 12 91 83 telefonoekin harremanetan jarri beharra dago. Instagram bidez ere jarraitu ahal da taldearen jarduna.