Ostiraletik igandera luzatu zen giroa iragan asteburuan Okondoko Irabien auzoan. Ostiral iluntzean mus txapelketa egon zen Batzokian. Larunbatean, aldiz, dozenaka lagun bildu ziren paella prestatu eta elkarrekin bazkaltzeko, eta tute zein igel txapelketekin girotu zuten arratsaldea. Igandean, aldiz, briska norgehiagokaren txanda izan zen.
Argazkiak: Xabi Ugalde