Okondoko emakumeen historia azaltzen duen liburua aurkeztuko dute larunbatean Kultura Etxean

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 18a

Liburuan agertzen den emakume talde bat.

Arratsaldeko bostetan izango da hitzordua eta emakume okondoarren lekukotzekin jozi du historia Inma Roiz idazleak. Xabier Ramos argazkilariak hartu ditu irudi garaikideak eta beste asko bilduma pribatuetatik atera dira.

Larunbatean 17:00etan liburu aurkezpena egingo dute Okondoko Kultura etxean. Herriko 30 emakumeren lekukotza eta argazkiak biltzen ditu testuak eta azken mendeko memoria jasotzen du andren ikuspuntutik.

Ametsuts Emakumeen Elkarteak lagundu du proiektuan. Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Sailak eta Udalak abiarazitako ekimena izan da, eta Inma Roiz idazleak eta Xabier Ramos argazkilariak gauzatu dute.

30 elkarrizketa harilkatzen ditu testuak, andra horiek bizitako zein euren ingurukoei entzundakoa uztartuz eta emakumearen eta herriaren bilakaera islatuta.

Horrela, iraganeko bizimoduak aletzen dira, komunitatearentzat esanahi bat izan zutenen oroitzapena, hala nola, "fonda eta tabernen jabeen, hirira eraman zitekeen guztiaren saltzaileen edo 'Maria galiziar' hura bezalako ekintzaileen oroitzapena, zeinak zezen-plaza batera iritsi ziren zurezko apeak jarrita". Hala azaldu du Inma Roizek berak. 

Idazleak aipatu du trabak eta lorpenak islatu dituela: sexuaren araberako segregazio sistema zuen eskola, sistema patriarkalak ezarritako bazterketa eremu publikoan zein pribatuan, guatekeak, eta Ametsuts elkartearen sorrera 1990eko hamarkadan, besteak beste. 

Egileak azpimarratu du Xabi Ramosen argazkiak baliatzeaz gain familien bildumetatik ere hartu dituztela irudiak, asko zuri-beltzean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide