Ekitaldi berezia egin zuten atzo arratsaldean Okondoko Kultura etxean, herriko emakumeen historia kontatzen duen liburua aurkeztu baitzuten.
Inma Roiz arduratu da proiektua gauzatzeaz, Xabi Ramos argazkilariarekin batera. Idazle okondoarrak hartu zuen hitza atzoko aurkezpenean, eta omenaldia egin zieten egitasmoan parte hartu duten emakume guztiei.
Aurkezpenaren ostean, frontoira jo zuten herritarrek, Iratxoak dantza taldearen emanaldiaz gozatzera. Ondoren, Bi Hotsak abesbatzaren kontzertua egon zen elizan.
Argazkiak: Okondoko Udala