Euskararen Nazioarteko Eguna dela baliatu dute Okondoko Udaleko kideek Jose Pablo Ulibarriri omenaldia egiteko, aurten 250 urte bete baitira bere heriotza gertatu zenetik.
Lore eskaintza egin dute 13:00etan Okondoko jaiotako pertsonaia historikoaren omenezko estelan. Modu horretan, Ulibarrik euskararen alde egin zuen jarduna goraipatu nahi izan dute.
1775. urtean jaio zen Jose Pablo Ulibarri, eta politikaren esparruan aritu zen, besteak beste. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Batzar Nagusietan euskara sustatu zuela.
Horrez gain, euskarazko irakaskuntza bultzatu zuen, eta berea izan zen Euskal Akademia sortzeko lehen proposamena. Horrez gain, euskarazko iskribu ugari utzi zituen idatzita, eta baita hainbat gabon kanta ere.