Okondoko EH Bilduk bere iradokizunak egin dizkio udal gobernu taldeari 2026ko aurrekontuei begira. Koalizioak nabarmendu du herrigunearen eta Okondogoienaren arteko bidegorri irisgarria eraikitzeko ideia, "udalerriaren kohesioa eta mugikortasun jasangarria sustatzeko eta ohitura osasuntsuak sustatzeko".
Hori egikaritzeko lehen urratsa azterlana egitea litzateke: "Udaletxearen kanpoaldea egokitzeko azterlan bat egitea da asmoa, aparkalekuaren ideia berreskuratuz eta egungo aparkalekua oinezkoentzako gune gisa egokituz, adibidez".
Egitasmo gehiago jarri ditu mahai gainean EH Bilduk. Alde batetik, Okondoko Energia Beharren Diagnostikoa finantzatzea, energia berriztagarriarekin ordezkatzeko eta, horrela, udalerriaren askitasun energetikorantz aurrera egiteko.
Gainera, ingurumenaren ikuspegitik, EH Bilduk uste du beharrezkoa dela zuhaixkak eta landare polinizatzaileak landatzea, funtsezkoak baitira bioaniztasuna bermatzeko. Kanpaina datorren urtean hasiko litzateke, datozen urteetan jarraitzeko asmoz.