Okondoko Baserritar Azoka XXVII. ediziora helduko da igandean eta goiza betetzeko asmoa dauka. Berez, postuen irekiera 10:00etan izango da eta Udalak jakinarazi du artisauek eta baserritarrek 30 erakusmahai baino gehiago hartuko dituztela.
Horrez gain, ekintzak antolatu dituzte ospakizunak adin anitzeko herritarrak interesgarri izan dadin. Horrela, 11:30aan egurrezko jolasak eta umeentzako tailerrak eskainiko dituzte.
12:00etan, aldiz, Iratxoak Dantza Taldearen erakustaldia egongo da eta 13:30ean herri kirolek hartuko dute protagonismo osoa.
Horrez gain, jatekoa eta edatekoa ez dira faltako eta txosnak egongo dira taloak eta txanpiak dastatzeko.