Adin guztietako herritarrek izan dute gaur Okondoko Baserri Azokaz gozatzeko aukera. Izan ere, goiz osoko egitaraua prestatua zegoen, askotariko ekintzekin. Egurrezko jolasak eta aurpegia margotzeko txokoa izan dira txikienen gogokoenak.
Iratxo taldearen euskal dantzek eta herri kirolen erakustaldiak jende ugariren interesa piztu dute. Artisauen postuak eta jan-edana ere ez dira falta izan.
Eguzkia tarteka atera den arren, zirimiria eta haize boladak izan dira goizeko beste protagonistak.
Azokaren balorazioa egin du Eneritz Alonso alkateordeak: