Maiatzaren 28an Berdindu Eusko Jaurlaritzako LGTBIQ+ Euskal Zerbitzua sei orduz arituko da Okondoko Kultura Etxean, 12:00etatik 18:00ak arte.
Bitarteko publiko horrek LGTBIQ+ pertsonei, familiei eta entitateei zuzendutako arreta, informazioa eta aholkularitza ematen du.
Alde batetik, Berdinduk arreta eta aholkuak proposatzen die lesbianei, gayei, bisexualei, transei eta intersexualei, bai eta haien ingurukoei ere, sexu-joera edo sexu- eta/edo genero-identitatearen inguruko edozein gairi buruz.
Bestetik, jarraitzen duen helburua da hezkuntza-komunitatea, gizarte-eragileak eta profesionalak, komunikabideak eta, oro har, herritarrak informatzea, LGBTIfobia desagerrarazteko.
Jarduera hau maiatzaren 17ra lotu dute, Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna baita.