Maiatza ondo hasi du Ander Urkizak, bi garaikur eskuratu baititu Laukariz Klubean jokatutako Euskadiko Tenis Txapelketan, junior kategorian, zehazki.
Bi diziplinatan parte hartu du okondoarrak. Alde batetik, bikotea osatu zuen Asier Perezekin eta, bestetik, bere kabuz lehiatu zen banaka. Perezekin txapela eskuratu zuen eta, ondorioz, Espainiako Tenis Txapelketan aritzeko aukera izango dute.
Banaka, aldiz, bigarren izan zen Urkiza, Julen Gonzalezekin finala galdu ostean.
Taldeka ere lorpenak izan ditu okondoarrak, EAE, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako Torneoko lehen mailarako igoera gauzatu baitzuen martxoaren amaieran, kategoria absolutuan. Puntako taldeak menperatu behar izan zituzten horretarako, Donostia edo Bilboko klubak barne.