Larrialdi zerbitzuek Galarraga mendian gertatutako istripu baten berri izan zuten larunbatean, 14:30ak aldera. Zehazki, 49 urteko mendizale batek kolpea hartu zuen buruan Galarraga menditik Ganekogortako eremuan sartzen den gune batean.
Horrez ondorioz, gizonezkoak min handia zuen eta ezin zuen aurrera egin. Gauzak horrela, Ertzaintzaren erreskate unitatea eta helikoptero bat mobilizatu zituzten.
Bitarteko horiek zauritua jaso zuten eta Sodupeko futbol zelaian utzi zuten, non anbulantzia batek artatu eta Gurutzetako ospitalera eraman zuen.