Gurutze Beitiaren eskutik egingo dute herritarrek topa Okondoko Txakolin Jaian

Maider Ramirez Martin 2026ko uztailaren 2a

Eskualdeko txakolinak dastatzeko aukera egongo da larunbatean. / Aiaraldea.eus

Beste urte batez, hitzordu garrantzitsua izango da Okondokoa Arabako Txakolinaren zigilua indartzen jarraitzeko.

Arabako Txakolinak hitzordu garrantzitsua izango du larunbat honetan: Okondoko Txakolin Jaia. Urtero bezala, upategi ezberdinen ardoak dastatu ahalko dira San Bartolome plazan. Aurtengo amabitxia Gurutze Beitia aktore eta umoregile bizkaitarra izango da, eta bere eskutik egingo dute herritarrek topa, 13:00ean. 

Egitaraua aurretik abiatuko da, ordea, 11:30etik aurrera haurrentzako tailerrak egongo baitira. Lau urtetik gorakoek taloak egingo dituzte Kultura Etxean, baina izena emanda egon beharko dira horretarako. 

Plazan 12:00tan ekingo diote tokiko produktuak dastatzeari: Garate, Astobiza, Txikubin eta Artomaña upategien ardoez, hegaluzeaz eta hanburgesa txikiez gozatzeko aukera egongo da. Horrez gain, tokiko ekoizleek postuak ere jarri ohi dituzte haien produktuak saltzeko. 14:30ean urteroko zozketa egingo dute, goizari amaiera emateko.

Arratsaldean, ordea, jai-giroa igerilekuetara mugituko da, bertan Incomprendida Casandra taldeak kontzertua eskainiko baitu.

Beste urte batez, hitzordu garrantzitsua izango da Okondokoa Arabako Txakolinaren zigilua indartzen jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide