Teraplast enpresa errumaniarrak lantegia inauguratu du Okondon eta lau milioi euroko inbertsioa iragarri du

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 24a

Radu Duda Errumaniako printzea atzo Okondon.

Ekitaldiak zirrara piztu zuen hainbat hedabideren artean, Errumaniako familia errealak parte hartu baitzuen.

Duela hilabete gutxi Masa enpresa zena inauguratu zuten atzo izen berriarekin: Teraplast. Izan ere, konpainia errumaniar horrek erosi zuen lantegia duela hilabete gutxi 6,7 milioi euroren truke eta atzo lau milioi euroko inbertsioa iragarri zuen bere presidente Dorel Goiak. Horrekin ekoizpen gaitasuna %60an handitu nahi dute.

Goiak aipatu zuen etekinen tasa hobetu nahi dutela eta Espainiako estatuko, Frantziako estatuko eta Afrikako Iparraldeko merkatuetan zabaldu nahi dutela euren presentzia.

Berez, enpresak polietilenozko hodiak egiten ditu eta 80 langile ditu kontratatuta. Iaz 29,4 milioi euro fakturatu zituen eta Europako hainbat herrialdetan saltzen ditu bere produktuak.

Enpresak polietilenozko hodiak egiten ditu eta 80 langile ditu kontratatuta gaur egun. 

Lanpostuak sortu eta zergak ordaindu

Hizlari ugari izan zituen ekitaldiak (zortzi guztira) eta horien artean Alexandru Stanean mintzatu zen, zeinak adierazi zuen ez zirela turistak eta lanpostuak sortzeko eta zergak ordaintzeko heldu direla.

Errumaniako printzesa

Ordezkaritza zabala egon zen inaugurazioan (Jon Escuza alkatea, Sarai Zarate Ekonomia Diputatua eta Andoitz Korta Sailburuordea, esaterako), baina jakin-min gehien sortu zuen presentzia Margarita Errumaniako printzesarena izan zen. Gogoratu beharra dago Europako Ekialdeko herrialde hori errepublika dela, baina koroa itzuliko balitz, bera izango litzatekeela hautagaia. Berez, Radu Duda printzeak hitz egin zuen ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide