A-3641 errepidea Okondon hobetzeko proiektua idazteko lana lizitatu du Foru Aldundiak

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 6a

A-3641 errepidea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Proiektuak teknikoki zehaztuko ditu galtzada handitzeko, trazadura egokitzeko, eta bidegurutzeak eta bide horretako sarrerak berrantolatzeko egin beharreko lanak.

Arabako Foru Aldundiak Ibaguen eta Okondo arteko bidegurutzean errepidea hobetzeko proiektua idazteko lizitazioa abiatu du. 330.616 euroko aurrekontua izango du kontratuak eta 12 hilabeteko epean egin beharko da. 

Berez, 2016-2027 aldirako Arabako Errepideen Plan Integralean dago jasota errepide hori hamar kilometroko tartean hobetzea. Foru erakundeak zehaztu duenez, jarduketak plataforma
handitu eta trazadura gutxienez 60 km/h-ko proiektu abiadurara egokitu beharko lituzke. Izan ere, Itzalde ibaiaren ibilguarekiko paraleloan doa bidea, eta tarte batzuetan bihurgune itxiak eta sestra aldaketaren bat ditu, bai eta bazterbiderik gabeko 6 metro baino gutxiagoko zabalerako galtzada estua er.

Horrez gain, Arespalditzarekin lotzen den A-3624 errepidearekiko bidegurutzea eta Laudiorekin lotzen den A-3632 errepidearekiko bidegurutzea hobetzea eta segurtasun neurrietara egokitzea jasoko du proiektuak.

Okondoko eta Aiarako zeharbideak ere hartuko ditu barne egitasmoak, eta horietan abiadura moteltzeko neurriak aztertuko dira. Izan ere, azken hilabete eta urteetan soka luzea ekarri du  errepide horren egoerak, hainbat ezbehar gertatu baitira bertan. Ekainean, esaterako, Etxaurren Ikastolara zihoan autobusak istripua izan zuen.

Arabako Foru Aldundiak adierazi duenez "esku hartze integral horren bidez, bide segurtasuna, funtzionaltasuna eta azpiegituraren gaitasuna hobetu nahi dira, indarrean dagoen araudira egokitzen dela bermatuz eta konponbideak optimizatuz ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta ingurumenekotik". 

Jon Nogales Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatua ekainean bildu zen Okondoko eta Aiarako alkateekin eta konpromisoa hartu zuen uda honetan proiektuaren idazketa lizitatzeko, obren lehenengo fasea 2027ko amaieran lizitatzeko helburuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide