Okondoko Udalak bi gazte langabe kontratatuko ditu eta azaroaren 25ean amaituko da izena emateko epea

Aitor Aspuru Saez

Okondoko udaletxea artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Urtebeteko kontratuak dira eta abenduaren 30ean laneratu beharko dira interesdunak.

Okondoko Udalak gazteak kontratatzeko ekimena abiatu du. 16 eta 30 urte bitarteko hautagaiak onartuko dituzte eta erdi-mailako edo goi-mailako heziketa zikloa edo batxilergoa izan beharko dute herritarrek prozesuan onartuak izateko. 

Berez, hiri-ingurunea, parkeak eta lorategiak mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko bi lanpostu betetzeko dira eskaintzak. Bata lorezain lanak hartuko ditu urtebetez eta besteak udal brigadako laguntzailea sei hilabetez (azken hori ez dago mugatuta gazteentzat soilik).

Halaber, beste pertsona gazte bat ere hartuko dute udal-bulegoetan administrari laguntzaile ardurak hartzeko urtebetez.

Jadanik 40 lagun baino gehiagok eman dute izena deialdian eta interesdunek Lanbidera jo behar dute azaroaren 25ean beranduenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide