Iazko euriek hainbat kalte eragin zuten Orozkoko zenbait errepidetan. Zehazki, Sendegi eta Arbaitza auzoetako errepidetan lur-jausiak gertatu ziren eta konponketak egin ditu udalak dagoeneko.
Horretarako, 10.391,54 euro gastatu dituzte Sendegin eta 54.021,59 Arbaitzan. Inbertsioaren %90 Bizkaiko Foru Aldundiaren esku geratu da eta Udalkutxa bidez finantzatu dute.