Orozko Museoan ere jasoko dituzte botak Chersoko errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko

Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 09:34

Leire Larisgoitiak abiatutako ekimena Orozkon ere babestu dute eta Museoan jasoko dituzte botak gaur eta bihar.

Gaurko ordutegia hurrengoa izango da; goizean 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez 17:00etatik 19:00ak arte. Bihar, ordea, goizez bakarrik egongo da aukera ekarpenak egiteko.

Gogoratu beharra dago neguko botak eskatu dituztela Chersoko errefuxiatu kanpamenduetara eramateko, bertan ez baitaude prestaturik jasateko hurrengo hilabeteetan egongo den euria eta hotza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide