Orozkoko Udalak futbol zelaia aldatzeko lanak abiatu zituen urriaren 24an eta litekeena da 4 astez luzatzea, baldin eta eguraldia aproposa bada. Berez, duela 19 urte jarri zuten oraingo zelaia eta erabilera dela medio, hondatu egin da. Horrek kirolarien osasunean eragin kaltegarria izan du, lesioak eragin baititu.
Horregatik guztiagatik, udalak erabaki zuen lehiaketa publikoa deitzea 149.000 euroko kontratuaren truke. Deialdia Mondo Iberica enpresak irabazi du, 145.200 euroko eskaintzarekin.
Zelai berria kautxoz eta gai organikoz osatuta egongo da, kortxoz, zehazki. Horrez gain, zenbait hobekuntza gauzatuko dituzte. Futbol 7ko eta 11ko ateak jarriko dituzte. Horien atzean baloiak gelditzeko sarea ere ezarriko dute, era jokalarien aulkien hornidura ere enpresaren esku geratuko da, besteak beste.