"Aiaraldean grafiti maila eta mugimendu handia dago"

AGUR (Orozko, 1999) grafitigilea da. 12 urterekin hasi zen irudi eta hizkiekin arte lanak sortzen.

 

Noiz eta nola hasi zinen graffitiak egiten?

Duela bost edo sei urte hasi nintzen, klasean. Lagunekin ere egiten ditut, grafitiaren munduan gaude.

 

Zer da zuretzat grafitia?

Zaletasun bat da, hobbya. Batzuk kirola egiten duten bezala, nik grafitiak margotzen ditut. Mezuaren arabera grafitia aldarrikapena edo artelana izan daiteke.

 

AGUR (Orozko, 1999) grafitigilea da. 12 urterekin hasi zen irudi eta hizkiekin arte lanak sortzen.

 

Noiz eta nola hasi zinen graffitiak egiten?

Duela bost edo sei urte hasi nintzen, klasean. Lagunekin ere egiten ditut, grafitiaren munduan gaude.

 

Zer da zuretzat grafitia?

Zaletasun bat da, hobbya. Batzuk kirola egiten duten bezala, nik grafitiak margotzen ditut. Mezuaren arabera grafitia aldarrikapena edo artelana izan daiteke.

 

Letrak ala marrazkiek, zerk ezaugarritzen dute “Agur”?

Betidanik marrazkiak egin ditut, baina orain errazena, politena eta dibertigarriena letrak iruditzen zaizkit, mezua bidaltzea.

 

Ezizenak bereizten zaituzte. Zergatik zara zu “Agur”?

Askotan esaten nuen hitza zela konturatu nintzen. Horregatik aukeratu nuen.

 

Non ikus litezke zure lanak?

Laudion, Orozkon... Aiaraldean batez ere, baina Bilbon ere baditut lan batzuk.

 

Nola ikusten duzu Aiaraldeko grafitigintzaren egoera?

Nahiko ondo. Grafiti egile asko daude, eta maila handia dago. Mugimendu asko dago. Urduñako tren linean mural asko daude. Trenbideak, industrialdeak, errepideak... margo daitezkeen leku asko daude. Ugaon edo Gardean, esaterako, irudi asko daude. Guk talde bat daukagu, MRT, gehienak Orozkokoak gara baina bada beste herri batzuetako jendea ere.

 

Eskualdeko sortzaileen artean harreman ona dago, beraz.

Bai, beste talde batzuk ere badira. Harreman gutxi daukagu, baina ona. Gehienak ezagutzen gara.

 

Zer falta zaio grafitigintzari?

Herrietan mural libreak egiteko tokiak, nahi duzunean marraztu ahal izateko.

 

"Grafitiek bizitza ematen diete herriko paretei. Gainera, herri erdian badago, edo jende asko pasatzen den tokian, ikusteko polita izateaz gain baloreak transmititzeko balio dezake"

 

 

Zure lanetatik bat aukeratu beharko zenuke, zein izango litzake?

Momentu honetan Berganzan egin genuena. Bizikletak hartuta gauez joan ginen, momentu polita izan zen. Errepide alboko nire lehen grafitia izan zen.

 

Graffitiak egitea arriskutsua al da?

Lekuaren arabera, normalean jendeak ikusi egiten zaitu, beraz, ez dago arriskurik, ez zaio inporta, ez dute ezer esaten.

 

Zeintzuk dira grafitigilearen legeak?

Errespetua. Grafitiak egiten dituen pertsona baten lana zapaltzea edo marratzea ere oso gaizki dago.

Edo, kopiatzea.

 

Artista bezala zein da zure ametsa?

Dirua banu munduan zehar bidaiatu eta paretak margotzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide