Aste honetan ere lanuzteekin jarrituko dute Orozkoko Adam Food Artiach fabrikako langileek. Ostegunean egingo dute txandakako paroa, lau orduz.
Hiru aste daramatzate langileek modu horretan protesta egiten, Maz-en (lantegiko bajak kudeatzen dituen mutuak) jarrera salatzeko asmoz. Lesionatutako hiru langileri baja eman ez izana egozten diote mutua horri.
Langileen ordezkari sindikalen arabera, enpresa beste postu batzuetan birkokatu zituen lesionatutako langile horiek, lanean jarraitzera derrigortzeko.
Hori dela eta, osteguneko lanuztea probestuko dute langileek Bilboraino joateko eta Maz-ek bertan duen egoitzara gerturatzeko, euren aldarrikapenak plazaratzeko.
Ikusi hemen lan-gatazkari buruzko informazio gehiago.