"Herri txiki infernu handi" ETB1eko saioak atzo grabaketak egin zituen Orozkon. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek Euskal Herriko marmitako txapeldunekin edota Gurene Granderekin egon ziren.
Urriaren 20an grabakezioekin jarraituko dute eta horretarako emanaldi irekia eskainiko dute Kiroledian 20:00etan.