“Bion artean ondo moldatzea funtsezkoa izan da Euskal Herriko Marmitako Txapelketa irabazterako orduan”

Erredakzioa 2016ko urr. 10a, 13:54

Euskal Herriko Marmitako Txapeldunak dira JOSU RESPALDIZA OZAETA (Orozko, 1954) eta ALEJANDRO OLABARRIA ETXEBARRIA (Orozko, 1951). Urteak daramatzate lehiaketetara elkarrekin aurkezten.

Euskal Herriko Marmitako Txapelketa irabazi berri duzue. Pozik?
Olabarria: Poza handiarekin, bai. Urte luzez aritu izan gara marmitakoa ondo prestatzen, sari hori lortzeko helburuarekin. 20-21 urte inguru garamatza lehiaketara aurkezten.

Euskal Herriko Marmitako Txapeldunak dira JOSU RESPALDIZA OZAETA (Orozko, 1954) eta ALEJANDRO OLABARRIA ETXEBARRIA (Orozko, 1951). Urteak daramatzate lehiaketetara elkarrekin aurkezten.

Euskal Herriko Marmitako Txapelketa irabazi berri duzue. Pozik?
Olabarria: Poza handiarekin, bai. Urte luzez aritu izan gara marmitakoa ondo prestatzen, sari hori lortzeko helburuarekin. 20-21 urte inguru garamatza lehiaketara aurkezten.

Respaldiza: 15 txapelketara aurkeztu ohi gara udan. Ez dugu sari asko irabazi, baina hor gabiltza beti, goiko postuetan.

Nondik datorkizue zaletasuna?
Olabarria: Txokoan beti izan dugu kuzinatzeko zaletasuna. Euskal Herriko Marmitako Txapelketa Laudiora ekarri zenean bertan parte hartzea proposatu ziguten, eta orduz geroztik ez dugu behin ere ez hutsik egin.

Nola moldatzen zarete zuen artean txapelketan?
Respaldiza: “Mekaguendiosen” bat botatzen dugu noizbehinka, baina ondo moldatzen gara (barreak).

Olabarria: Hori da garrantzitsuena txapelketan arrakasta izateko, sukaldarien artean harreman ona egotea.
 
Entrenatu behar al da Marmitako Txapelketa irabazteko?
Olabarria: Gu txapelketaren bezperan biltzen gara txokoan, tresneria guztia hartzeko. Hurrengo egunean goizetik hasten gara lanean. Gauzak lasaitasunez muntatzen ditugu, eta geldialdia egiten dugu hamarretakoa jateko.

Respaldiza: Dena dela, ez dago lehiakortasun txarrik Marmitako Lehiaketan. Parte hartzaileok elkarri laguntzen diogu.

Zein da “marmitakoaren ligako” erronkarik gogorrena?
Respaldiza: Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, eta horren ostean Orozkokoa. Bilbokoan lehen hogeien arten egon gara beti.

Txapeldunak zareten honetan, erritmoa motelduko duzue?
Respaldiza: Erritmoa moteldu egin dugu dagoeneko, baina ez dugu txapelketetara joateari uzteko asmorik.  Ondo pasatzea da gure helburua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide