Beraza auzoko jaiak hastear daude

Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 08:10

Sanantolinak amaitu eta berehala Orozkoko auzoetara mugituko da jaia. Irailaren 8an eta 18an Goikiriako jaiak izan ziren. Aste honetan, berriz, sanmigelak hasiko dira Berazan.

Urriaren 1era arte luzatuko dira ospakizunak auzo horretan. Ostiralean umeak izango dira protagonista, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango baitute: TrucaRec elkartearen arropa birziklatzen ikasteko tailerra, edota Irrien Lagunen ikuskizuna, besteak beste.

Asteburuan, berriz, mus eta paella txapelketek hartuko dute lekukoa.

Sanantolinak amaitu eta berehala Orozkoko auzoetara mugituko da jaia. Irailaren 8an eta 18an Goikiriako jaiak izan ziren. Aste honetan, berriz, sanmigelak hasiko dira Berazan.

Urriaren 1era arte luzatuko dira ospakizunak auzo horretan. Ostiralean umeak izango dira protagonista, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango baitute: TrucaRec elkartearen arropa birziklatzen ikasteko tailerra, edota Irrien Lagunen ikuskizuna, besteak beste.

Asteburuan, berriz, mus eta paella txapelketek hartuko dute lekukoa.

“Gehienetan Orozkoko jendea gerturatzen da, nagusienetatik hasi eta  gazteenetara”, azaldu dute Jai Batzordeko kideek, baina gaineratu dute badaudela kanpotik bertaratzen diren pertsonak ere, “inguruko auzoetako nekazaritza turismoetan ostatua hartu dutenak”.

Jaietako ekintza guztiak “erdi lotuak” dituzte dagoeneko. Hala ere, Jai Batzordetik aitortu dute azken momentuan beti azaltzen direla egin beharreko kontuak. Festek irauten duten egunetan lan handia dute batzordeko kideek.

Hala ere, talde zabala da Jai Batzordea, Bertako kideek ez dakite zehazten zenbat pertsonek osatzen duten. “Jaiak gerturatu ahala auzokoak gerturatzen dira laguntzera, nagusi eta gazteak; garbitzen, dena prestatzen, karpa jartzen… zaila da zenbat garen esatea”. 

EGITARAU OSOA

Irailak 29, osteguna: Mikel Deuna

11:30 // Lehen suziriaren jaurtiketa eta kanpai hotsa

12:00 // Mikel Deunaren omenezko Meza Santua

 

Irailak 30, ostirala

17:30 // Truca Rec elkartearen tailerra: Birziklatu eta jolastu

18:30 // Irrien Lagunaken kantu eta dantza ikuskizuna

Ondoren txokolatea ume guztientzako

21:00 // Kontzertua: Dr. Maha’s Miracle Tonic (swing, western swing eta rhythm’n’s blues)
Bitartean pintxo-potea: sardinak, urdaila…

[video:https://www.youtube.com/watch?v=7tkEwhO0c3Y]

 

Urriak 1, larunbata

18:00 // XX. Mus Azkar txapelketa

23:00 //  Gau-jaia:  Joselu anaiak taldearen eskutik

[video:https://www.youtube.com/watch?v=_Qb55lPTEXc]

 

Urriak 2, igandea

11:00 // XXI. Paella txapelketa
Sariak:

1) 80 € eta oparia

2) 40 € eta oparia

3) 20 € eta oparia

Goiz guztian kalejira egongo da Soplagaitak taldearekin

11:30 // Auzoko hildakoen omenez Meza Santua

Ostean: Euskal dantzak Ubixeta dantza taldearen eskutik

13:30 // Paellen aurkezpena, sari banaketa eta zozketa. Bazkalostean bingoa eta aulkien jokoa.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide