Ireki egin da Orozkoko euskara ikastaroetan eta Berbalagun taldeetan izena emateko epea. Induman egin daiteke matrikulazioa, irailaren 30era arte.
Udaletik jakinarazi dute egitasmo hori “Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren” parte dela. Hortaz gain, gogorarazi dute Orozkoko herritarrek aukera daukatela diru-laguntzak eskatzeko. Berbalagun taldeak doakoak izango dira, udalak azaldu duenez.
Induman edota Udalaren Euskara zerbitzuan (ostegun goizetan) eskatu daiteke ikastaroen edota Berbalagun taldearen gaineko informazio gehiago.