Hemendik bi egunera (irailaren 20a) amaituko da Orozkoko Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea.
Hainbat ikastaro eskainiko dituzte aurten Kultur Etxean: Margolaritza (bi taldetan banatuta: helduak eta sei urtetik gorako umeak), trikitixa, panderoa, erlaxazioa, dantzak, bodydance, bolilloak era artzikirolak.
Induma informazio bulegoan eman behar da izena. Astelehenetik ostiralera dago zabalik bulego hori, 17:30etatik 20:00etara.
Hemen beheko kartelean ikusi daitezke ikastaro bakoitzaren ordutegi eta xehetasunak:
Artikuluaren amaieran, berriz, izena-emateko orria jeitsi daiteke. Bertan azaltzen dira zehatzago ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.