56 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean Orozkoko gasolindegian 13.000 euro lapurtzeagatik

Erredakzioa 2016ko ira. 9a, 13:55

Laudioko Ertzaintzak 56 urteko gizona atxilotu zuen astelehenean Orozkoko gasolindegian lapurreta gertatu ostean.

Ustezko lapurrak 13.000 euro baino gehiago ostu zituen eta Laudioko zubi baten azpiko kanalizazio batean gorde, bertan topatu baitzuten dirua ertzainek, baita erregaia hornitzeko zazpi kreditu-txartel ere.

Antza, lapurrak gasolindegiarekin harreman zuzena izan du eta poliziak berehala ezagutu zuen, segurtasun-kamerak estaltzeko aerosolak eta euritakoa erabili zuen arren.

Asteartean Amurrioko epaitegira eraman zuten atxilotua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide