Txupinazoa jaurtitzear daude sanantolinak abiatzeko

Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 12:40

Orozkon giroa berotzen ari dira dagoeneko azkenengo prestaketekin bihar txupinazoa jaurtitzeko. 19:00etan egingo dute udaletxean eta Maika Garbiras Berakatz Eguneko bazkariko antolatzailea izango da pregoilaria.

5 egunez luzatuko dira sanantolinak eta ekintzaz beterik egongo dira; umeen mozorro lehiaketa, kontzertuak (Kaotiko, Kherau, La Basu, Abba taldearen tributoa...), gastronomia (garrafa eta marmitako lehiaketak, antzezlanak, umeentzako ikuskizunak eta jolas parkeak...

Aurten, gainera, Zapatu Morea ekimen feminista antolatu dute txosnagunean.

 

Orozkon giroa berotzen ari dira dagoeneko azkenengo prestaketekin bihar txupinazoa jaurtitzeko. 19:00etan egingo dute udaletxean eta Maika Garbiras Berakatz Eguneko bazkariko antolatzailea izango da pregoilaria.

5 egunez luzatuko dira sanantolinak eta ekintzaz beterik egongo dira; umeen mozorro lehiaketa, kontzertuak (Kaotiko, Kherau, La Basu, Abba taldearen tributoa...), gastronomia (garrafa eta marmitako lehiaketak, antzezlanak, umeentzako ikuskizunak eta jolas parkeak...

Aurten, gainera, Zapatu Morea ekimen feminista antolatu dute txosnagunean.

 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 31, eguaztena

19:00 // Txupinazoa, kanpai hotsa eta dultzaina joleen kalejira

19:00 // Pilota partidak

19:00 // Graffitiak

20:00 // Dantza poteoa

22:00 // Kontzertua: Aiaraldeko Soinu Sistema, Txosnagunean



Irailak 1, eguena: Umeen Eguna

10:00 // Pintura Lehiaketa, Zubiaur plazan

11:30-13:30 // Jolas parkeak, Zubiaur plazan

16:00 // III. Mus txapelketa, Batzokian

17:00-19:00 // Jolas parkea, Zubiaur plazan

19:00 // Mozorro lehiaketa, zezen plazan

20:00 // Pintura eta mozorro lehiaketetako sari banaketa, Zezen plazan

20:00 // Elkartasun mosaikoa eta argazkia, Txosnagunean

20:30-22:00 // “Rock Legends” musika ikuskizun familiarra, Zubiaur plazan

20:30 // Umeentzako afaria, Zubiaur plazan

21:00 // Elkartasun afaria eta musika ekitaldia kantautorearekin

00:00 // Dantzetan jarrai DJa, Txosnagunean



Irailak 2, barikua: San Antolin eguna

10:00 // Kalejira “Beti Jai” fanfarreagaz

11:00 // Garrafa lehiaketa, Zubiaur plazan

11:00 // Meza Andra Mariko San Antolin ermitan

11:30 // Pilota partidak, Plazako frontoian

12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea (Eguraldiak galaraziz gero, Donibane Aretoan egingo da solasaldia)

13:00 // Garrafa Lehiaketako sari banaketa eta doako garrafa eta limonada dastaketa

18:30 // Zekorketa, Salamancako Charro de Llén ganadutegiko 4 zekorrekin

20:30 // Kherau euskal folk taldearen ikuskizuna, Zubiaur Plazan

21:00 // Gorrotoz haziak, Eskean kristo eta Patrol destroyers Txosnagunean

22:30 // Berbena Tximeleta taldearekin, Zubiaur plazan



Irailak 3, zapatua: Jubilatuen Eguna

10:00 // Marmitako lehiaketa, eskolako patio estalian

11:00 // Kalejira “Beti Jai” fanfarrearekin

11:30 // Meza, San Juan parrokian

12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea (Eguraldiak galaraziz gero, Donibane Aretoan egingo da solasaldia)

12:00 // Dantzak, Zubiaur plazan

13:00 // Bertso saioa, Zubiaur plazan

14:15 // Marmitako Lehiaketako sari banaketa

14:30 // Jubilatuen bazkaria, eskolan

17:00 // Futbol partida: Atxulaur-Ariz, Ibaiondo futbol zelaian

18:30 // Zekorketa. Salamancako Valrubio, Montalvo eta José Cruz Iribarren ganadutegietako bina zekor

ZAPATU MOREA, Txosnagunean:

19:30 // Ikuskizun interaktiboa “Sökolé” afrikar perkusio taldearekin

21:00 // Ekitaldia, Txosnagunean

22:00 // “Las Fellini” kabareta

01:00 // Rap kontzertua: La Basu eta DJ Map-H

20:30 // “Cuarteto Trinidad” taldea, Los Panchos taldeari tributua

22:30 // Berbena Lotxo taldeagaz Zubiaur plazan, deskantsuan irrintzi txapelketa

23:00 // Kontzertua Kaotiko taldearekin, Gorbeia kalean

01:00 // DJ Markelin, Zubiaur plazan



Irailak 4, domeka: Berakatz Eguna

7:00 // Dianaren hasiera Goikostatun

11:00 // Argazki erakusketa eta salmenta

12:00 // Joko poteoa

14:30 // Argazki erakusketaren itxiera eta brindisa

15:00 // Herri bazkaria, frontoian

16:30 // Abba taldeari tributoa,
Zubiaur plazan. Animatu eta etorri mozorrotuta!

19:00 // Bigantxa ikuskizuna, zezen plazan

21:00 // Berbena Joselu Anaiak taldearekin, Zubiaur plazan

02:00 // Jaien amaiera

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide