Katastroaren eguneraketak %6ko igoera eragin du Ondasun Higiezin Zergan

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 12:22

Bizkaiko Foru Aldundiak katastroa eguneratu du eta horrek eragina izango du Ondasun Higiezin Zergan Orozkon. Izan ere, aldundiak duela 40 urte ez zuela katastroa aztertzen eta, berez, higiezinen balioa 7 bider igo da.

Hala ere, Orozkoko Udalak azaldu du herritarrek ez dutela 7 bider gehiago ordainduko, %6a baizik. Josu San Pedro alkateak argitu du herriko batzuek gehiago ordainduko dutela eta beste batzuek gutxiago, zenbait higiezinen balioa eguneratuta baitago.

Bizkaiko Foru Aldundiak katastroa eguneratu du eta horrek eragina izango du Ondasun Higiezin Zergan Orozkon. Izan ere, aldundiak duela 40 urte ez zuela katastroa aztertzen eta, berez, higiezinen balioa 7 bider igo da.

Hala ere, Orozkoko Udalak azaldu du herritarrek ez dutela 7 bider gehiago ordainduko, %6a baizik. Josu San Pedro alkateak argitu du herriko batzuek gehiago ordainduko dutela eta beste batzuek gutxiago, zenbait higiezinen balioa eguneratuta baitago.

Dena den, erakundeak ez daki zehazki zein izango den eragina osotasunean. Jabe askok zuzenketak aurkeztuko dituzte, eguneraketa ez baita kasu batzuetan guztiz egokia.

%6ko igoera horrekin orain arteko diru kopuru bera eskuratzea esperi dute.

Printzipioz, udalaren asmoa ez da diru gehiago jasotzea, baina horrela izango balitz, familia handien mesederako bideratuko dituzte bitarteko horiek.

Hobariak merkatari txikientzat eta lehen sektoreari, besteak beste

Hobarien bitartez herriko zenbait sektore lagundu nahi ditu udalak:

  • Merkatari txikiek %20ko hobaria izango dute eta hori orekatzeko industria handiari zerga igoko zaio.
  • Legez lehen sektoreari lotutako higiezinek %90ko hobariak lortuko dituzte.
  • Eguzkiko energia erabiltzeko sistemak ezarri dituztenek eta bere energiaren %40 hortik sortzen dutenek %50eko hobaria jasoko dute.
  • Administrazioak sustatutako alokairu zerbitzutan dauden etxebizitzek %50eko hobaria egokituko zaie.

Herriguneko etxebizitza hutsek %50eko errekargua ordainduko dute

Zentzu berean, gainordaina ezarri die udalak herrigunean dauden etxebizitza hutsei. Errekargutik kanpo egongo dira landa-eremuko baserriak, alokairu programa publikoetan parte hartzeko aukerarik ez baitute.

Bestalde, 6 eurora heltzen ez diren fakturak ez dituzte kobratuko udalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide