"Postuak pentsa baino hobeak izan dira; nire kategorian Europako bigarren eta Sub-23an lehena"

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 07:41

IONE BASTERRA (Orozko, 1994) Europako handbike txapelketan aritu da eta emaitza oso positiboak eskuratu ditu. Italiatik txapela ekarri du Orozkora.

Duela gutxi Europako txapelduna izan zara handbikeko sub-23 kategorian. Nolakoa izan da esperientzia?

Duela gutxi Europako txapelduna izan zara handbikeko sub-23 kategorian. Nolakoa izan da esperientzia?

Europako zirkuituak hainbat proba du, eta horietan puntuak lortzen joaten zara.

 

"Nire kasuan hiru probatan egon naiz, Rossenau-ra (Frantzia), Emmen-era (Holanda) eta Bardonecchia-ra (Italia)".

 

Txapelketa gehienak bi egunekoak dira; larunbatean erlojupeko probak egiten dira eta igandean errepidekoak, proba bakoitzean puntuak lortzen dituzu postuaren arabera.

Giroari dagokionez, oso polita izaten da beti, proban lehiakortasuna handia da, normala denez, baina bukatutakoan lehia ahaztu egiten da eta adiskideak gara.

Nolakoa izan da txapelketa, nola sentitu zara lehiatzen zinen bitartean? Uste zenuen irabaziko zenuela?

Denboraldiaren hasierako asmoa zen lortzea Europako zirkuituan ahalik eta puntu gehien. Parte hartu dudan proba ugaritan oso gustura sentitu naiz, baina egia esanda, azkenengo probetan nire maila hobea izan da entrenatzeko denbora gehiago izan dudalako unibertsitateko gradua behin bukatuta.

 

"Azkenean, lortutako postuak pentsa baino hobeak izan dira, alde batetik, nire kategorian Europako bigarren eta Sub-23an lehena".

 

Lehiakideei buruz, neska kopurua ez denez oso handia, azkenean guztiok dakizkigu bakoitzaren alde onak eta ez hain onak.

Zer nolako prestaketa egin duzu?

Aurtengo prestaketa pasa den urrian hasi nuen, lehenengo gimnasioan lan eginez eta abendu amaieran eta urtarrilaren hasieratik bi gauzak uztartuta.

Otsailetik aurrera handbikean bakarrik zentratu dut lan guztia. Uztailean denboraldiko lehen zatiko azken probak egiten dira, niretzat aurten azkenak.

Abuztuan erritmoa jaitsi egingo dut, baina inoiz ez gelditu. Irailari dagokionez, aurredenboraldia hasiko dut berriro eta urte amaiera arte gelditzen diren probak prestaketa moduan hartuko ditut hurrengo denboraldirako.

Italiara joatea, berez, ahalegin handia izan da, ezta? Noren laguntza izan duzu?

Aurten egin ditudan proba gehienak Espainiatik kanpo izan dira eta horretarako Saiatu Fundazioaren (nire kluba) laguntza izan dut eta beste guztia nire kontura edo hobeto esanda gurasoen kontura.

Garaipenaz gain, zein izan da zuretzat interesgarriena?

Lortzen dituzun garaipenez aparte, beti hobekuntza izatea da interesgarriena, aurreko urteko garaipenak hobetzeko edo, behintzat, mantentzeko.

Zein izango da hurrengo denboraldiko erronka?

Datorren denboraldiari dagokionez hobetzen jarraitzea da helburua horretarako entrenamenduak gogortzen, pausoz-pauso nagoen klubean geroz eta altuago heltzeko .

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide