Datorren igandean (abuztuak 14) hasiko dira Orozkoko Ibarra auzoko Andra Mari jaiak. Hiru egun iraungo dute. Paella lehiaketa, herri bazkaria, dantza txapelketa, mus txapelketa eta beste hainbat ekintza egingo dira hiru egun hoerietan zehar, besteak beste.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 14, igandea
20:30 // Txupinazoa eta trikipoteoa
21:30 // Txorizoa dohain
22:00 // Erromeria: Joselu Anaiak
[video:https://www.youtube.com/watch?v=f1W6GvLGjUU]
Abuztuak 15, astelehena: Andra Mari
12:30 // Meza nagusia
13:30 // Trikipoteoa
18:00 // Mus txapelketa
22:00 // Sahieskia dohain
23:00 // DJ Party
00:00 // III. Dantza Txapelketa
Abuztuak 16, asteartea: San Roke (Umeen Eguna)
12:30 // San Roke meza
13:30 // Puzgarriak
14:00 // Pintxo-poteoa
14:30 // Paella Lehiaketa
15:00 // Herri bazkaria
17:00 // Puzgarriak
19:00 // Bits jaia txikientzat eta ez hain txikientzat
20:00 // Txokolatada
21:00 // Arrufiaren zozketa eta jaien amaiera