Ione Basterra Olaguenaga garailea izan da Europako Handbike Txapelketan, Sub-23 kategorian. Iragan asteburuan izan zen txapelketa, Bardonecchian (Italia). Hortaz gain, Europako Txapeldunorde titulua ere lortu du kirolari orozkoarrak bere kategorian.
Asteburukoak ez dira izan Basterrak lortu dituen titulu bakarrak. 2013an, adibidez, bi domina eskuratu zituen Europako zirkuituan. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako txirrindularitza egokitua da handbikea. Kirolaria etzanda doa, eta besoekin edo eskuekin eragiten die pedalei.
Ikusi Jone Basterra Olaguenagari eginiko elkarrizketa hemen.