Kaotiko, Eskean Kristo, La Basu, Las Fellini eta Kherau taldeen kontzertuak Orozkoko Jaietan, besteak beste

Erredakzioa 2016ko uzt. 17a, 17:48

Abuztuaren 31tik (asteazkena) irailaren 4ra (igandea) ospatuko dira Orozkoko San Antolin Jaiak. Bost egun horietan zehar herrian egingo diren ekintzetako batzuk aurreratu ditu Antolinzaleak Jai Batzordeak.

Musika eskaintza zabala egongo da. Ostiralean (irailak 2) Kherau taldeak joko du Zubiaur Plazan, 20:30etan. Erromeria egongo da ondoren, Tximeleta taldearekin. Txosnagunean, berriz, Gorrotoz Haziak, Eskean Kristo eta Patrol Destroyers taldeek joko dute.

Abuztuaren 31tik (asteazkena) irailaren 4ra (igandea) ospatuko dira Orozkoko San Antolin Jaiak. Bost egun horietan zehar herrian egingo diren ekintzetako batzuk aurreratu ditu Antolinzaleak Jai Batzordeak.

Musika eskaintza zabala egongo da. Ostiralean (irailak 2) Kherau taldeak joko du Zubiaur Plazan, 20:30etan. Erromeria egongo da ondoren, Tximeleta taldearekin. Txosnagunean, berriz, Gorrotoz Haziak, Eskean Kristo eta Patrol Destroyers taldeek joko dute.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=RXFWxcndPMs]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=gTa_x98Kro8]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=uX9vlsEj7Uc]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=KgM4KgRQc78]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=JTbuMgcDMRU]

 

Zapatu morea

Larunbatean, berriz, “Zapatu morea” ekimena egingo dute Orozkoko Gazte Asanbladak eta Matxintxu emakume taldeak. Ekimen horren baitan igoko dira oholtzara La Basu rap abeslaria eta Las Fellini talde bilbotarra.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=plHa_lCqPZc]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=6wRdVhiaqvA]

Gau partean, berriz, Kaotiko taldeak joko du, Gorbeia kalean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=NyPPFUyAkrE]

Ohiko ekitaldiak

Musika emanaldiez gain, ez dira faltako ezta San Antolinetako ohiko ekintzak: Ostegunean mozorro lehiaketa egingo da zezen plazan. Ostiral goizean Garrafa Lehiaketa egingo da eta larunbatean, berriz, marmitakoarena. Igandea izango da azken festa eguna, eta joko-poteoa eta herri bazkaria egingo dira, beste hainbat ekintzen artean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=vF9hmh7md-s]

[video:https://vimeo.com/105261822]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide