Urtero bezala, Orozkon udalekuak antolatuko dituzte. Adinaren arabera, udaleku itxiez eta udaleku irekiez disfrutatzeko aukera izango dute umeek.
Udaleku itxiak, 2012. eta 2013. urteetan jaiotako haurrentzat bideratuta daude eta uztailaren 1etik 15era egingo dira. Bertan izena emateko, interesdunek ekainaren 10a baino lehen Indumara joan behar dute, astelehenetik ostiralera 11:30etatik 13:30tara.
Udaleku irekiak, ordea, 2004-2011 urte bitartean jaiotako haurrentzat antolaturik daude. Aurreko urteetan ez bezala, aurten uztaila osoan izena emateko aukera ere badago.
Uztaileko lehen hamabostaldian izena emanez gero 30€ ordaindu beharko dute parte hartzaileek Orozkon erroldatuak izanez gero, 40€ ordea, ez badaude Orozkon erroldaturik.
Uztaileko bigarren hamabostaldian izena emanez gero, 95€ ordaindu beharko dute. Hala ere, bigarren hamabostaldian udalekuak aurrera eramateko beharrezkoa da urte bereko 8 umek izena ematea.
Udaleku irekietan izena emateko, Indumara ere beharrezkoa da hurreratzea ekainaren 1a eta 10a baino lehen. Ekainaren 1, 2, eta 3an 16:00etatik 20:00etara zabalik egongo da eta ekainaren 6tik 10era astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Astearte, ostegun eta ostiraletan goizean izena emateko aukera ere egongo da 9:00etatik 14:00etara.