Orozkon izango da gaur Bizkaiko Emakume Pilotari Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 28a, 10:50

Gaur izango da Emakume Pilotari Eguna Orozkon. Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak urtero antolatzen duen ekitaldia da eta bertan Bizkaian pilotan aritzen diren emakume guztiak omenduko dituzte.

Partida ugari eta Orozkoko Olgetaneko jokalariek ere parte hartuko dute

Egitarauak hainbat ekintza biltzen ditu arratsalderako. Hasteko pilotariek desfilea egingo dute, herrika antolatuz eta frontoian sartuko dira denak. Bertan omenaldi bat egingo zaie Bizkaiko elkarte, teknikari eta pilotari ezberdinei eta ondoren partidak hasiko dira.

Larunbat honetan, maiatzaren 28an, izango da Emakume Pilotari Eguna Orozkon. Bizkaiako Eusko Pilota Federakuntzak urtero antolatzen duen ekitaldia da eta bertan Bizkaian pilotan aritzen diren emakume guztiak omenduko dituzte.

Partida ugari eta Orozkoko Olgetaneko jokalariek ere parte hartuko dute

Egitarauak hainbat ekintza biltzen ditu arratsalderako. Hasteko pilotariek desfilea egingo dute, herrika antolatuz eta frontoian sartuko dira denak. Bertan omenaldi bat egingo zaie Bizkaiko elkarte, teknikari eta pilotari ezberdinei eta ondoren partidak hasiko dira.

Lehenbizi eskolarteko neskatoen eskuz binakako partidaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Horren ostean paleta gomazko kiniela eta partida jarraituko dute.

Orozkoko Olgetan elkarteko bikote batek jokatuko du kinielan. Paleta gomazko kinielan bikote ezberdinek jokatuko dute, lehenbizi bi bikote hasiz eta tantoa galtzen duenak kanpora joan eta hurrengo bikotea sartuko da. Horrela jarraituko du partidak, bikoteetako bat jarritako tanto mugara iritsi arte, orduan bikote horrek irabaziko baitu kiniela.

Azkenik federatu mailako emakumeen paleta gomazko partida izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide