Olgetan euskal pilota elkarteko neskak lehen aldiz ari dira parte hartzen Herriarteko pala txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 10a, 15:44

Azken urteotan Orozkoko Olgetan euskal pilota elkarteak egindako lanari esker, Orozkoko hainbat neska Bizkaiako Herriarteko emakumezkoen pala txapelketan ari dira jokatzen lehenbizikoz.

Txapelketa hori Bizkaian dauden neska taldeen arteko txapelketa dugu, kadete, gazte eta nagusiek jokatzen dutena eta Orozkoko eskolaren hazkundea dela eta, hiru mailatan jokatzeko bikoteak inskribatu ditu.

Azken urteotan Orozkoko Olgetan euskal pilota elkarteak egindako lanari esker, Orozkoko hainbat neska Bizkaiako Herriarteko emakumezkoen pala txapelketan ari dira jokatzen lehenbizikoz.

Txapelketa hau Bizkaian dauden neska taldeen arteko txapelketa dugu, kadete, gazte eta nagusiek jokatzen dutena eta Orozkoko eskolaren hazkundea dela eta, hiru mailatan jokatzeko bikoteak inskribatu ditu.

Eskolaren sorrera zaila

2005. urtean sortu zen Orozkon pilota eskola eta udaletxeko eta federazioko kideen hartean Josu Larrazabal monitore gisa jarri zuten 16 laguneko eskola aurrera ateratzeko.

Paraleloki pilota klub bat sortzeko ikusi zuten herrian, ikasleen jarduerak kudeatzeko txapelketa eta partida ezberdinen inguruan eta bertatik irten zen Olgetan euskal pilota elkartea.

Hasiera gogorra izan zen, diru aldetik eskas zebilen taldea zelako baina gurasoen laguntzari esker elkartea hasten joan zen. Handik bi urtera Bizkaiko federazioarekin akordioa apurtu eta eskola osoa Olgetan elkarteak kudeatzea erabaki zuten.

Eskolak helburu berriei ekin zien eta eskupilotako eskola sendotu ostean, orain dela bost urte, emakumezkoen kirola indartzearen alde egin zuten pala eskola sortuz.

Eskola gero eta indar gehiago lortzen ari da

Egun 75 kide dituen eskola dugu Olgetan euskal pilotaren eskolak eta egunero izaten dituzte entrenamenduak kategoria ezberdinetako pilotariek. Udaletxearen laguntza ere badute eta herrian dauden bi frontoiak erabili ohi dituzte, bai herriaren erdian dagoen frontoi irekia eta baita Orozkoko frontoi itxia.

Elkartearen kideen ustetan eskola honen sekretua, gustatzen zaien zerbaitetan lan egitean datza eta umeei lagundu eta ongi zaintzea. Talde sendoa lortu nahi dute, batez ere, asteburu asko luzeak izaten baitira partida eta lan handia baitute aurretik, batzutan 15 partidatara ere iristen dira asteburu batean.

Guraso eta elkarteko kideen lana ere goraipatzekoa da, denek bere egunerokotasuneko zati bat eskola eta klubari eskaintzen baitiete eta haiei esker ere helburuak lortzea errazago egiten zaie.

 

Partiden emaitzak eta egutegia ezagutzeko Olgetan euskal pilota elkarteak webgunea eta Facebook-a erabiltzen ditu eta informazioaz gain argazkiak ikusteko aukera ere badago

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide