Sanantolinetako XVIII. Kartel lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2016ko mai. 5a, 11:42

Orozkoko San Antolin jaietako XVIII. Kartel lehiaketa jada abian da Orozkon. Bertan, Orozkoko Udalerrian 2016ko maiatzaren 3tik geroztik erroldaturik dagoen edozein personak har dezake parte.

Arkeztutako lanak originalak izan behar dira eta beste edozein lehiaketan aurkeztu ez direnak.

Orozkoko San Antolin jaietako XVIII. Kartel lehiaketa jada abian da Orozkon. Bertan, Orozkoko Udalerrian 2016ko maiatzaren 3tik geroztik erroldaturik dagoen edozein personak har dezake parte.

Arkeztutako lanak originalak izan behar dira eta beste edozein lehiaketan aurkeztu ez direnak. Kartelean erabilitako teknika librea da baina partaide bakoitzak 3 kartel baino ezin ditu aurkeztu. Lanaren formatoa bertikala DIN A3-koa izan behar da, 420mm x 297mm neurrikoa eta euskarri gogorrean. Aurkeztutako lanean sartu beharreko testua “Orozkoko jaiak. San Antolin 2016. Abuztuaren 31tik irailaren 4ra” da. Lanak sinatu gabe aurkeztuko dira eta atzealdean partaideak aurkeztutako kartelarentzat erabaki duen lema jarri beharko du. Kartelarekin batera eman behar den gutunazalaren kanpoaldean erabakitako lema ere jarriko da eta kartela zein kartegorian aurkezten den. Izan ere, bi kategoria ezberdin daude: umeen kategoria (14 urte baino gutxiagokoentzat) eta helduen kategoria (15 urte baino gehiagokoentzat). Gutunazalaren barruan orri bat sartu behar da datu pertsonalak jarriz: izena, abizenak, NAN, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.

Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 3ra, biak barne, da eta honako helbide honetan aurkeztu edo posta- ziurtatuaren bidez bidali beharko da:

Induma Gazte eta Kultura Informazio Gunea

Zubieta Etorbidea 16, 48410 Orozko

Telefonoa: 946 33 99 45 / infoinduma@yahoo.es

Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara

Posta elektronikoaren bidez ere bidali ahal izango dira lanak infoinduma@yahoo.es helbidera. Emailean dokumentua erantsi beharko da kartelarekin lema/titulua, egilearen izane, abizenak, NAN, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoarekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide