Orozkoko Museoaren bisitariak %13an hazi dira aurtengo lehen hiru hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu 2016ko api. 30a, 16:43

Orozkoko Museoak 1.102 bisitari jaso ditu aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, urtarriletik martxora; hau da, iaz baino %13 bisitari gehiago.

Martxoan jaso zen bisitari kopuru gehiena, 434 hain zuzen ere. Hala ere, urtarrilean 410 eta otsailean 258 pertsona joan ziren.

Orozkoko Museoak 1.102 bisitari jaso ditu aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, urtarriletik martxora; hau da, iaz baino %13 bisitari gehiago.

Martxoan jaso zen bisitari kopuru gehiena, 434 hain zuzen ere. Hala ere, urtarrilean 410 eta otsailean 258 pertsona joan ziren.

Turisten %66a Euskaditik etorritakoak izan ziren eta gure mugetatik kanpo etorritako gehienak Madriletik, Gaztela eta Leonetik eta Balentziatik hurbildu ziren.

Museoak bailarako bizimoduaren hainbat elementu, agiri eta lekukotza batzen du. Ikuspegi ugari jorratzen du, horrela egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutzeko aukera ematen du.

Museoak proposamen interaktiboak eta partaidetza bultzatzen ditu, eta informaziozko zein ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz bisitariari bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio.

Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukira mugatu nahi, aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi dute, erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bisitatzea proposatuta. Eskaintzen artean, eta batez ere, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide