Zabalekoko auzotarrek, orain arte “Gotxi” izendatuta, Orozkoko Udalari eskatu diote euren toponimo ofiziala Zabaleko izatea. Eskaera horri erantzuna emanda osoko bilkurak onartu du Zabaleko izatea auzo horren izen ofiziala.
Aldaketa hori, toponimiari eta historiari erreparatuta egin da. Izan ere, betidanik Zabaleko izan da auzo hori izena.
Orain arte zeukan izenak, Gotxik, ez du hartu ezta tokiko elizaren izena “Olarte”; Olartegotxi zonaldearen izena baizik. Auzotarren ustetan “ez badugu toponimia errespetatzen gure betiko izenak galduko ditugu”.
Erabaki hori izenen bateratzearen kontrakoa da baina udalaren aburuz bertoko auzotarrek inoiz ez dira identifikatu Gotxi izenarekin eta horregatik sumatu dute aldaketa beharrezkoa dela.