389.000 euro bideratuko ditu Orozkoko Udalak herrian hainbat hobekuntza egitera. Hasteko, zenbait zerbitzuren kalitatea handitzeko esleipena gauzatuko dute 65.000 euroren truke.
Futbola zelaia
Bestalde, futbol zelaiaren belar artifiziala konponduko dute lesioak ekiditeko, 18 urteren ostean. Horretarako 150.000 euro behar izango dituzte.
Kirolari lotuta dagoen beste ekimena izango da mendi ibilbide laburren homologazioa eta prestaketa. Dauden bost bideen artean hirutan egingo dute hori.
Auzoetan mantenu-lanak gauzatzeko 64.000 euro erabiliko dituzte.
Zubiaur Eraikuntzak
Disolbatutako Zubiaur Eraikuntzak sozietateari dagokionez, pilatutako zorrak ordaintzen jarraituko du tokiko erakundeak. Aurten 301.000 euro kitatu behar zituen udalak.
Hala ere, etxebizitza bat saldu duenez, 104.000 eurora murriztu da 2016an ordaindu beharreko zorra.