Gaur abiatuko dituzte auzo batzarrak Muruetan

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 09:15

Orozkoko Udalak auzo batzarrak deitu ditu eta hurrengo 10 egunetan gauzatuko dituzte herriko hainbat txokotan; 6 auzotan hain zuzen ere..
Nola ez, bilera guztiak irekiak izango dira eta egitura bera izango dute.

Hasteko, aurreko saioko aktak onartuko dituzte. Gero, auzoan burututako ekintzak eta egiteke dauden ekimenak landu dituzte. Jarraian, bideak konpontzeko plana jorratuko dute.

Orozkoko Udalak auzo batzarrak deitu ditu eta hurrengo 10 egunetan gauzatuko dituzte herriko hainbat txokotan; 6 auzotan hain zuzen ere..
Nola ez, bilera guztiak irekiak izango dira eta egitura bera izango dute.

Hasteko, aurreko saioko aktak onartuko dituzte. Gero, auzoan burututako ekintzak eta egiteke dauden ekimenak landu dituzte. Jarraian, bideak konpontzeko plana jorratuko dute.

Horren ostean, txakurren txip kanpaina aurkeztuko du udalak. Hurrengo gaia eraikinen ikuskaritza teknikoari eta berriskuste katastralari buruz arituko dira. Bukatzeko, erregu eta galderen txanda irekiko dute.

6 bilera

6 auzo batzar antolatu dituzte eta gaur bertan abiatuko dira, Muruetako auzoan, 19:00etan izango da hitzordua sozialean. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, larunbata, Zaloan izango da auzo batzarra. 10:00etan hasiko da bertako baselizan.

Egun berean, bi ordu beranduago -12:00etan, alegia-, udal ordezkariek Ibarrako Txokoan egon beharko dutebertako zalantzak argitzeko.

Hala ere, asteburu horretako azken bilera 10:00etan egingo dute Arbaitzako Txokoan, hurrengo egunean, igandean.

Auzo batzarren bigarren txandari apirilaren 15ean ekingo diote., hau da, ostiralean. 19;00etan elkartuko dira Goikirian auzokideak eta udal ordezkariak.

Amaitzeko, azken hitzordua San Migeleko baselizan egingo dute hurrengo egunean, larunbatean, goizeko 11:00etan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide