Orozkoko Udalak eta Lanbidek elkarlanean abiatu dute Enplegu-Zentroa herrian.
Ostiralero, 09:00etatik 13:00ak arte zabalik dago, Zubieta kaleko 16. zenbakian dagoen Induma Informazio Bulegoan.
Zentroak balioko du herritarrak baliabide espezializatuetara bideratzeko, eta lan munduari buruzko informazioa, aholkularitza edota orientazioa emateko. Autokontsulta eta trebakuntza oinarri, eskainiko dute aukera enpleguan espezializatuta dauden eta Internet bidezko sarbidea duten informazio-iturrietara eta programa informatikoetara sartzeko.
Curriculum vitaea, aurkezpen-gutunak eta hautagaitza-iragarkiak egitean edo eguneratzean lagunduko dute.